Arautegia

1. atala. Antolaketa

Onergy-k Bizkaia Kopa Trail (BKT)-a antolatzen du.

2. atala. Parte-hartzea

  1. Parte-hartzea edozein nazionalitatetako eta sexuko pertsona guztiengana irekita egongo da.
  2. 16 urte baino gutxiagokoek heldu baten erantzunkizuna izanik parte-hartuko dute, gurasoak edo tutoreak, eta hemen deskargatu ahal den baimena sinatuta eman behar izango dute zenbaki-bilketan.
  3. Urtean zehar 40 urte edo 40 urte baino urte gehiago betetzen dituenak beterano sailkapenetan sartuko dira.
  4. Izena emanez gero ezin izango da dortsalaren dirua berreskuratu.
  5. On-line izen-ematearen epea bukatu eta gero ez dira aldapenak onartuko.
  6. Derrigorrezkoa da dortsala ikusgai eramatea. Debekatuta dago dortsal barik parte hartzea. Arauak bete ez dituztenek probatik irten beharko dute.
  7. Proba edota etapa bat deuseztapen kasuetan Antolakuntza izena-emandekin jarriko da harremanetan. Dirua itzulzen bada, ordainduta itzuliko da gestio gastuko 0,60€ izan ezik. Dena den, Antolakuntzak ez du dirua itzultzeko beharra deuseztapena Antolakuntzaren ez diren arazoengatik izaten bada.
  8. Martxetan parte hartzen diren txakurrek lotuta joan behar dute, eta beraien jabearen ardurapean egongo dira.
  9. Martxak ez dira lehiakorrak. Beraz, ezin dira korrika egin. Antolakuntzak ez du denbora erregistratu korrika egin dutenei.

3. atala. Ibilbideak

  1. Ibilbide desberdinak, parte-hartzaileen ezagueran jarriko dira BKT-aren web-orria eta sare sozialen bidez, autoritate eskudunek ikertu eta onespena eman ondoren.
  1. Udal bakoitzean, BKT-aren probetako bat duenean, diziplina bakoitzerako ibilbideak adieraziko dira.
  1. Antolaketak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du, segurtasun edo beste ezinbeste-zirkunstantzia arrazoi direla eta ezinbestekoa izango balitz. Parte-hartzaileei bai web eta probaren Facebook orrialdearen bidez, bai izen-ematerakoan emandako Email-aren bidez, aldaketen berri emango zaie.

4. atala. Puntuaketa

Sailkapen ofiziala www.bizkaiakopatrail.com webgunekoa da.

Bakarkako sailkapena (gizonezkoa eta emakumezkoa):

  1. Sailkapen partziala
    • Lehenengoari 500 puntu emango dizkio. Hortik aurrera 499 puntutik puntu batera emango dizkie hurrengoei (lehenengoak 500 puntu lortuko ditu, bigarrenak 499, hirugarrenak 498, eta horrela gainerakoak).
    • Hirugarrena izateagatik, 3 puntu gehiago.
    • Bigarrena izateagatik, 6 puntu gehiago.
    • Etapa irabazteagatik, 10 puntu gehiago.
  2. Sailkapen orokorra
    • Sailkapen partzialak hartuta, parte-hartaile bakoitzaren bi kalifikazio txarrenak kenduko dira. Gehitzen ez diren bi etapa bakoitzak 5 puntu gehituko dira parte-hartzaileak etapan izena eman bazuen, eta ezer ez da gehituko etapa horretan ez bazuen apuntatu.
    • BizkaiaKopaTrail-aren kategoria eta diziplina bakoitzeko liderrak, lehen doazen probetan zehar, antolaketak emandako lider kamiseta eramatera behartuta daude (eraman ez badute, egunean lortu dituen puntuak zati 2 hartuko dituzte bakarrik), eta hura aldatzea edo aztoratzea hertsiki debekatuta egonik.

 

Beterano sailkapena (gizonezkoa eta emakumezkoa):

Urtean zehar 40 urte edo 40 urte baino gehiago betetzen dituenak beterano sailkapenetan sartuko dira.

  1. Sailkapen partziala
    • Lehenengoari 500 puntu emango dizkio. Hortik aurrera 499 puntutik puntu batera emango dizkie hurrengoei (lehenengoak 500 puntu lortuko ditu, bigarrenak 499, hirugarrenak 498, eta horrela gainerakoak).
    • Hirugarrena izateagatik, 3 puntu gehiago.
    • Bigarrena izateagatik, 6 puntu gehiago.
    • Etapa irabazteagatik, 10 puntu gehiago.
  2. Sailkapen orokorra
    • Sailkapen partzialak hartuta, parte-hartaile bakoitzaren bi kalifikazio txarrenak kenduko dira. Gehitzen ez diren bi etapa bakoitzak 5 puntu gehituko dira parte-hartzaileak etapan izena eman bazuen, eta ezer ez da gehituko etapa horretan ez bazuen apuntatu.

Taldeko sailkapena:

  1. Sailkapen partziala
    • Talde bakoitzean gehituko dira taldeko 4 onen puntuak soilik, extrarik gabe (hirugarrena, bigarrena edo lehena sartzeagatik punturik ez).
    • Nola egiten da taldeko sailkapena: Denbora gutxiago edukitzen duenari 500 puntu emango dizkio (hortik aurrera 499 puntutik puntu batera emango dizkie hurrengoei). Talde bakoitzako 4 onenen puntuak hartzen dira.
  2. Sailkapen orokorra
    • Sailkapen partzialak hartuta, talde bakoitzaren bi kalifikazio txarrenak kenduko dira. Gehitzen ez diren bi etapa bakoitzak 10 puntu gehituko dira taldeak etapan izena eman bazuen, eta ezer ez da gehituko etapa horretan ez bazuen apuntatu.

Puntu berdinketa egonez gero, postuak hartuko dira.

Antolakuntza arrazoiengatik bakarrik onartuko dira erreklamazioak sailkapenezko argitaratzetik 7 egun arte, eta mail bidez egin behar dira (info@bizkaiakopatrail.com).

5. atala. Taldeak

  1. Taldeak mistoak izan daitezke (emakumeak eta gizonak) eta bai klub, elkarte, sozietate, zein koadrila edo adizkidez sortutakoak ere, hau izen-ematearen unean esan behar izango da.
  2. Talde bakoitzaren 4 lehen lasterkarien puntuak kontutan hartuko dira, lasterkari hauen puntuak gehituz, eta sailkapenak bi sexuen kalifikazioa sartuko ditu sailkapen bakarrean.
  3. Talde guztien lasterkarien puntuak kontutan hartuko dira banakako sailkapenean (gizonezkoa edo emakumezkoa).

6. atala. Txakurren kontrola

  1. Txakur-kros- eko parte-hartzaileek bere zenbakiaren bilketan aurkeztu behar izango dituzte eguneratutako, sinatutako eta kolegiatutako albaitariak zigilatutako txertaketako libreta edo txakurraren Pasaportea, halaber nahitaezko mikrotxipeko Ezarpen ziurtagiria. Nahitaezko txertoak dira antiamorruarena, balioaniztuna (gutxienez virosis-a parvo-aren, leptospirosis-aren, txakur-mukieriaren eta txakur-hepatitisaren aurre) eta txakur-etxoletako eztula, txakur-infekzio- laringotraqueitis konplexuaren kontra. Txakur-kontrolak 8:00etan hasiko dira.
  2. Txakur parte-hartzaileek lasterketaren aurreko egunean gutxienez urrte bat eta gehienez hamar urte izan behar izango dute.
  3. Txakurra ezin izango da aldatu proba berean, baina bai alda daiteke proba desberdinetan.
  4. Parte-hartzailea, probaren garapenaren zehar, hura eta bere txakurrak,
    hirugarrengan eragin ditzakeen edozein kaltetako arduraduna da.
  5. Kirolari guztiek, izen-ematea egiterakoan aitortzen dute, kirol practikan zehar bere txakurrak eragin ditzakeen kalteak espezifikoki estaltzen dituen Erantzukizun Zibileko Asegurua daukatela.
  6. Antolaketa ez da egiten, lasterketaren zehar, aurreko eta geroagoko uneetan, txakurrek zein kirolariek eragin dezaketen inongo kalteren arduradun.
  7. Txakur askerik ez da onartuko lasterketa aurretik, probaren zehar, ezta ere ondoren.
  8. Tenperatura  20º edo gehiago izando balitz, antolaketak txakur-kros-eko irteera ordua aurreratzeko, proban ibiltzera distantzia laburtzeko edo proba ezeztatzeko eskubidea gordetzen du, txakur parte-hartzaileen ongizatea bermatzeko. Proba ezeztatzekotan, Antolakuntzak ez du dirua bueltatzeko beharra (ikusi 2.7. atala).
  9. NAHITAEZKO HORNIKUNTZA:
    1. Txakur-kros gerrikoa
    2. Kirolariaren gerrikoa txakurraren arnesarekin elkartzeko tiro lerroa
    3. Tiro-arnesa: Txakurrarentzako arnesa.
    4. Forma-anormaltasunak eragin ditzaketenez gero eta aurreko hanken luzapen arrunta galarazten dutenez gero, horizontalki aurreko hanken aurretik gurutzatzen dituzten arnesak debekatuta daude.

7. atala. Inskripzioak

  1. Probaren diziplina desberdinetarako izen-emateak, lasterketako web-orrian zehar (www.bizkaiakopatrail.com) eta antolaketak proposatutako lekuetan egingo dira. Etaparen egunean zenbakiak izango dira salgai (dortsalak geratzen badira).
  2. BKT-aren parte-hartzaileak, ekitaldi-mota honek arautzen dituzten baldintza desberdinak zuzen burutzeko, bere datu errealak probaren antolaketari emateko arduradunak dira. Parte-hartzaileak bere datu errealak ez egiaztatzea ekar dezaketen ondorioen arduradun egiten dira.
  3. Etaparen astean baino lehen izena-emandako bakoitzari, probako oroitzapenezko oparia emango zaio. Parte hartzaile bakoitzari probaren amaitzerako hornidura emango zaio. Etapa egunean izena emandakoek ez dute oparirik jasoko.
  4. Online izen-ematearen euro bateko deskontua lortu ahal izango da,  Stop Sanfilippo Fundazioa-ri laguntza emanez (telefono mugikor zaharrak). Beherapenarekin inskribatutako parte-hartzaileak, zenbaki-bilketan aipaturiko laguntza eman behar izango du, ez badu ematen, dirua ordaindu behar izango du kolaboraziorik gabeko izen-emateko kostua osatu arte.
  • Online izen-emateak azken ostiralean 15:00etan itxiko dira.
  • Probako egunean, izen-emate presentzialak egin ahal izango dira soilik (zenbakiak badaude). Proba luzeetako izen-ematea 25€-koa izango da, eta proba laburrekoa 20€-koa. Ez da oparirik jasoko.

8. atala. Kategoriak

Lehiakor modalitateetan hiru kategoria izango dira:

  1. Gizonezkoa
  2. Emakumezkoa
  3. Beterano Gizonezkoa
  4. Beterano Emakumezkoa
  5. Taldekoa

9. atala. Dortsalak

  1. Zenbakia etaparen egunean hartuko da, probaren hasieraren baino ordu bat baino lehenagotik.
  2. Zenbakia ikusgai eramango da kamisetako eta MTB-en kasuan esku lekuko aurreko partean, beti ikusgai egonez eta bai bere itxura, zein haren gainean egindako inprimatzea aldatu gabe, honen edozein aldaketa probaren egozpeneko arrazoia izan daiteke. Aipaturiko zenbakiak parte-hartzaileei, proba egunean eskeiniko diren zozketak, motxila gordelekuak, eta hainbat zerbitzuei sarbidea emango dizkie.
  3. Zenbakia, proban zehar, opari-zozketaren parte izatera pasatuko da. Inongo saririk ez da emango saritutako zenbakia aurkeztu gabe.

10. atala. Sariak – Sailkapen partziala

  1. Lehiaketa proba partzialetan sailkatutako lehenei, garaikurrarekin sarituko zaie gizonezko, emakumezko, beterano eta taldeko kategorietan.
  2. Gure filosofia jarraituz, guztiak txapeldunak garela lehenak izateko beharrik gabe helmugako marra gurutzatzean, beste sariak zozketatuko dira modalitate desberdinetako parte-hartzaile guztien artean (lehiakor eta ez lehiakor).
  3. Sailkapen ofiziala www.bizkaiakopatrail.com webgunean agertzen dena da.

11. atala. Sariak – Sailkapen nagusia

Sailkapen ofiziala www.bizkaiakopatrail.com webgunean agertzen dena da.

Sailkapen orokorrean lehiakor diziplinetako sendoenen ahalegina saritu nahi badugu (traila, MTB-a eta txakur-krosa).

  • Proba lehiakor luzeak:
    • Taldekoa: 500 €
    • Bakarkakoa (gizonezkoa eta emakumezkoa):

1.a: 300 €
2.a: 200 €
3.a: 100 €

  • Proba lehiakor laburrak:
    • Taldekoa: 300 €
    • Bakarkakoa (gizonezkoa eta emakumezkoa):

1.a: 200 €
2.a: 100 €
3.a: 75 €

Esku-diru sariak erabateko sailkapenetan emago dira soilik. Beteranoek trofeo bat jasoko dute.

Esku-diru saria jasotzeko derrigorrezkoa da gutxienez 6 etapatan parte hartzea trail laburra, trail luzea eta MTBa modalitatean, eta 5 etapatan parte hartzea txakur-krosan.

12. atala. Jarraitze ibilgailuak

Antolaketak baimendutako ibilgailuak eta probarako estaldura ematen duten segurtasun-indarretako ibilgailuek probari jarraitu ahal izango diote soilik.

13. atala. Erantzukizuna

  1. Antolaketa ez da egiten parte-hartzaileak bere buruari edo beste pertsona batzuei eragin diezazkiokeen min, kalte edo lesioen arduradun. Parte-hartzaileek proba egiteko sasoi-egoera egokia izatea aitortzen dute.
  2. Ekitaldia erantzukizun zibil-a seguruarekin estalita geratuko da. Aipaturiko kiroletako asegurua, Ekainaren 4ko 849/1993 dekretu Errealean doitutakoa izango da.
  3. Antolaketa ez da egiten parte-hartzaileengana edo hauetako materialenganako kalteen edo galeren arduradun. Beraz, guztiek, aurreko kausengatik, enpresa antolatzailea, babesleak, kolaboratzaile eta BKT-aren gainerako parte-hartzaileak salatzeari uko egiten diotela onartzen dute.
  4. BKT-aren edozein proban inskribatutako parte-hartzaileak bere erantzukizunaren azpian egiten dute; adingabeak salbu, heldu baten erantzukizunaren azpian egongo dira, gurasoak edo tutoreak; BKT-aren antolaketa erantzukizun guztitik salbu etsiz.
  5. Antolaketak ekitaldia igarotzen den ingurunearen mantenua ziurtatzeko dituen baliabide guztiak jarriko ditu. Hala ere, gizalezko jarrera ingurunea ez hondatzeko eskatzen die parte-hartzaileei .
  6. Bizkaia Kopa Trail-aren parte-hartzaileek antolaketa, bolondresak eta probari estaldura emango dioten ertzainen oharrak jarraituko dituzte, probaren garapen egokia lortzeko.

14. atala. Irudi eskubideak

  1. Probako parte-hartzaile guztiek onartzen dute, antolaketak ekitaldian zehar hartutako irudiak erabili ahal ditzakela, publizitaterako, karteletan jartzeko…, bai proban zein beraren etorkizuneko edizioetarako publizitate-elementu bezala. Era berean, Kopa-ren web edo Facebook antzeko plataformetan argitaratu daitezke.
  2. Parte-hartzaileren batek ez badu onartzen bere irudia erabilia izatea, antolaketari jakinarazi behar izango dio, info@bizkaiakopatrail.com mail helbidera idazki bat bidaliz.

15. atala. Debekuak

  1. Zenbakirik gabeko parte-hartzea debekatuta dago, probaren aseguruaren estalduratik kanpo dagoelako  -egoera honek ekarri ditzakeen arazoak ekiditzeko- eta parte-hartzaile, langile eta borondatezko laguntza eskeintzen ari diren pertsonenganako errespetua mantentzeko, probaren ibilbidetik kanporatuak izan daitezke; ekitaldiak, inskribatutako lasterkarientzat espazio publikoko erabilera baimenak izanik.
  2. Kaskoaren erabilera nahitaezkoa da MTB-probetan eta aipaturiko segurtasun-elementua gabe parte-hartzea hertsiki debekatuta geratzen da.
  3. Ezin dira onartuko inolako tratu txar edota bortxatze txakurrei. Kasu horretan Bizkia Kopa Trail-etik botako da eta polizian salatuko da. ANIMALIAK EZ DIRA GAUZAK.

16. atala. Osasun-taldea

Antolaketak osasun-zerbitzua jarriko du behar duten parte-hartzaileentzat.

17. atala. Arauen onarpena

  1. Bere izen-ematearekin, parte-hartzaile guztiek araudi hau onartzen dute; eta kiroltasun, gizalegezko  eta adeitasunezko jarrera izateko konpromisoa hartzen dute, bai gainerako parte-hartzaileekin,bai antolaketaren pertsonalarekin eta autoritateekin. Era berean, ekitaldia igarotzen den lekuak errespetatuko dituzte.
  2. Izen-ematerakoan Onergyren proben informazioa emailak jasotzea onartzen da. Emailarik ez jasotzea nahi dutenek idatzi mezu bat info@bizkaiakopatrail.com emailari.

Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan.

Arautegiari buruzko dudaren bat baduzu, ez duzu zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko.

Izena (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Gaia

Mezua