Arrieta

Izena eman!

2018/03/18

1. ETAPA

Escudo_de_Arrieta
arrieta

Arrieta eskualdeko herririk altuenetakoa da eta aldapa gogorrak ditu Oka-Butroe arroan hasi eta Sollube mendiaren tontorreraino, hego-ekialderantz. Udalerriko edozein lekutatik Bizkai osoko ikuspegi ederrak gozatu ahal ditugu, baina, batez ere, Mungialdekoak edota Busturialdekoak. Mendi garrantzitsuak ere ikus daitezke, hala nola, Oiz, Anboto, Gorbeia, Udalatx eta Ganekogorta.

Baso, belardi eta soloz osatutako inguru natural honetan baserriak ditugu, han-hemen sakabanatuta, auzo txikiak osatzen (ikus entitateak). Libao da gunerik handiena, eta benetan bisitatzea merezi duen herrigune tipikoa du, bertan Udaletxea, Osasun zentrua, San Martin eliz parrokia, frontoia, probalekua eta Jesus Gurutzatu edo Kurtxeperioa daude.

Ibilbide luzea

20.34 km

4 anoa-postu

Traila
Mendi martxa
MTBa

Ibilbide laburra

10.64 km

2 anoa-postu

Traila
Martxa
Txakur-krosa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Online izen-ematea 2018/03/16a 15:00ak arte irekita dago, eta inskripzio presentzialak etaparen egunean izango dira 8:00tik aurrera (dortsalak badaude).

Etaparen astea baino lehen online izena emandako parte-hartzaile bakoitzari probako oroitzapenezko oparia emango zaio.
Parte-hartzaile bakoitzari probaren amaitzerako hornidura emango zaio.

Etaparen egunean prezioak igoko dira (izena emateko aukera badago): mendi-martxa luzea, trail luzea eta MTBa 25€ kostatuko dira eta mendi-martxa laburra, trail laburra eta txakur-krosa 20€.
Etaparen egunean izena emandako parte-hartzaileek ez dute oparirik jasoko.
Dortsalak etaparen egunean hartuko dira, 8:00etatik aurrera.

Albaitariaren kontrola 8:00etan hasiko da.

Irtete/helmuga gunea frontoi ondoan kokatuko da.

Arropazaindegi serbitzua egongo da, eta dutxak eta maukak ere bai.

Gogoratu probaren egunean zure mugikor zaharra ekartzen badiguzula zure zenbakia €1 merkeagoa izango da eta Stop Sanfilippo Fundazioari lagunduko diozu.

(Ikusi Arautegiaren 7.5. atala)

Mendi-martxa luzea

9:00

Deskontuarekin: 15€

Deskonturik gabe: 16€

Mendi-martxa laburra

9:00

Deskontuarekin: 10€

Deskonturik gabe: 11€

MTBa

10:45

Deskontuarekin: 16€

Deskonturik gabe: 17€

Trail luzea

10:00

Deskontuarekin: 16€

Deskonturik gabe: 17€

Trail laburra

10:15

Deskontuarekin: 11€

Deskonturik gabe: 12€

Txakur-krosa

9:45

Deskontuarekin: 11€

Deskonturik gabe: 12€