Lekeitio

Izena eman nahi dut!

2018/11/04

ETAPA 7

90px-Escudo_de_Lekeitio.svg

Irla batera oinez joatearen sentsazioa eta zirrara inoiz sentitu duzu? Ez? … Orduan Lekeitio da zure helmuga. Kostaldea, natura, kultura eta tradizioa, dena batera leku zoragarrian, olatuen balantzarekin kulunkatuta.

Adituek diote orain dela 30 mila urte Kristo aurretik hasi zela gizakia bizitzen kostaldeko lur zati honetan. Konforme gara, baina gure historia ofizialari 1324. urtean ematen badiogu hasiera, orain dela zortzi mende ia. Tarte luze honetan, lekeitiarrok gure udalerria lantzen jardun dugu Kantauriko itsas labarraren gainean, gure ingurumena errespetatzeko konpromiso osoz. Horren emaitza da hiribildu bat, natur ingurumen pribilegiatu batena integratua.

Lekeitio beti egon da itsasoari lotuta. Bale arrantzaleen, abenturarien eta nabigatzaileen sorburua eta helmuga izan da. Direla mendeetatik gizon-emakumeak arrantzari eta itsasoari loturiko jardueretan aritu izan dira. Harreman estu horrek sortarazi du lekeitiarron izaera: alaia, ekina eta harkorra.

Leku lasaia eta abegitsua da neguan; animatua eta jendetsua, udan. Lekeitiok eskaintza zabala ematen digu: hondartzak, natura, gastronomia, giro ona eta kultur agenda interesgarria, feriez, kale-antzerkiz, erakusketez eta herri jaiez betea.

Ibilbide luzea (MTBa)

Klik egin goiko ezkerreko bazterrean mapa irekitzeko.

21,46 km

4 anoa-postu

MTBa

Ibilbide luzea (traila eta mendi martxa)

Klik egin goiko ezkerreko bazterrean mapa irekitzeko.

18,05 km

4 anoa-postu

Traila
Martxa

Ibilbide laburra

Klik egin goiko ezkerreko bazterrean mapa irekitzeko.

9,71 km

2 anoa-postu

Traila
Martxa
Txakur-krosa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Online izen-ematea 2018/11/2a 15:00ak arte irekita dago, eta inskripzio presentzialak etaparen egunean izango dira 8:00tik aurrera.

Etaparen astea baino lehen online izena emandako parte-hartzaile bakoitzari, probako oroitzapenezko oparia emango zaio.
Parte-hartzaile bakoitzari probaren amaitzerako hornidura emango zaio.

Etaparen egunean prezioak igoko dira (dortsalak badaude): mendi-martxa luzea, trail luzea eta MTBa 25€ kostatuko dira eta mendi-martxa laburra, trail laburra eta txakur-krosa 20€.
Etaparen egunean izena emandako parte-hartzaileek ez dute oparirik jasoko.
Dortsalak etaparen egunean hartuko dira, 8:00etatik aurrera.

Albaitariaren kontrola 8:00etan hasiko da.

Irtete/helmuga gunea Independentzia Plazan kokatuko da. Gune horretan arropazaindegi, dutxak, komunak eta maukak egongo dira ere.

Gogoratu probaren egunean zure mugikor zaharra ekartzen badiguzula zure zenbakia €1 merkeagoa izango da eta Stop Sanfilippo Fundazioari lagunduko diozu.

(Ikusi Arautegiaren 7.5. atala)

Mendi-martxa luzea

9:00

Deskontuarekin: 15€

Deskonturik gabe: 16€

Mendi-martxa laburra

9:00

Deskontuarekin: 10€

Deskonturik gabe: 11€

MTBa

10:30

Deskontuarekin: 16€

Deskonturik gabe: 17€

Trail luzea

9:45

Deskontuarekin: 16€

Deskonturik gabe: 17€

Trail laburra

10:00

Deskontuarekin: 11€

Deskonturik gabe: 12€

Txakur-krosa

9:30

Deskontuarekin: 11€

Deskonturik gabe: 12€