LOIU

Oharra: ibilbideak aldatu egin behar ditugu. Barka eragozpenak.

2017/06/18

ETAPA 4

loiu

Loiu “Bilbo Handia” izena hartzen duen eremu geografiko naturalean sartuta dago, eta horren barruan, Erandio, Derio, Zamudio, Sondika, Lezama eta Larrabetzu udalerriekin batera, Txorierriko eskualdea osatzen dute.

Eskualde hau, behinola landa izaera hutsa zuena, hirurogeiko hamarkadatik hona Bilbo Handia Eremuan izandako industria hazkuntzaren zabalgune naturala bilakatu da. Urte haietatik Aireportuaren azpiegitura dauka bertan, eta elementu hau neurriren batetan industrializazio jarraikiaren prozesuaren eragilea izan da.

Txorierriko eskualdea gaur egun eskualde harremanetako lau errepide ardatz garrantzitsuk zeharkatzen dute, sare ortogonala definitzen dutenak. Era berean, Lezama – Bilbo lineari dagozkion trenbide tarteek ere zeharkatzen dute eskualdea.

Bailararen sakonean barrena Asua ibaia doa bihurka, erreka askoren urak jasoaz. Erreka hauetako gehienak eskumako ibarretik jasotzen ditu eta irudi nolabait zuzenak eta ibilbide luzeak dituzte, aldapa leunak nagusi diren bailararen gunean kokatuta baitaude. Oro har gutxiago dira Iparraldeko isurialdetik jasotzen dituen errekak, malda indartsuago samarrak dituztenak.

Ibilbide luzea

Klik egin goiko ezkerreko bazterrean mapa irekitzeko.

Ibilbidea wikiloc-en ere aurkitu ahal da.

Ibilbide hau behin betikoa da.

21.73 km

4 anoa-postu

Traila
Martxa
MTBa

Ibilbide laburra

Klik egin goiko ezkerreko bazterrean mapa irekitzeko.

Ibilbidea wikiloc-en ere aurkitu ahal da.

Ibilbide hau behin betikoa da.

10.12 km

2 anoa-postu

Traila
Martxa
Txakur-krosa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

600 zenbaki jarriko dira salgai.

Online izen-ematea 2017/06/14a 23:59ak arte irekita dago, eta inskripzio presentzialak etaparen egunean izango dira 8:00tik aurrera (dortsalak badaude).

Online izena emandako parte-hartzaile bakoitzari, probako oroitzapenezko oparia emango zaio.
Parte-hartzaile bakoitzari probaren amaitzerako hornidura emango zaio.

Etaparen egunean prezioak igoko dira: mendi-martxa luzea, trail luzea eta MTBa 20€ kostatuko dira eta mendi-martxa laburra, trail laburra eta txakur-krosa 15€.
Etaparen egunean izena emandako parte-hartzaileek ez dute oparirik jasoko. Etaparen egunean bertan ezin izango da izena eman.
Dortsalak etaparen egunean hartuko dira, 8:00etatik aurrera.

Dortsal biltzeko karpa eta irtete-gunea/helmuga Aransotegi Plazan kokatuko da.

Arropazaindegi zerbitzua, maukak eta dutxak (frontoian) egongo dira.

Gogoratu probaren egunean zure mugikor zaharra ekartzen badiguzula zure zenbakia €1 merkeagoa izango da eta Stop Sanfilippo Fundazioari lagunduko diozu.

(Ikusi Arautegiaren 7.5. atala)

Izena eman

Mendi-martxa luzea

9:00

Deskontuarekin: 14€

Deskonturik gabe: 15€

Mendi-martxa laburra

9:00

Deskontuarekin: 9€

Deskonturik gabe: 10€

MTBa

9:30

Deskontuarekin: 15€

Deskonturik gabe: 16€

Trail luzea

10:00

Deskontuarekin: 15€

Deskonturik gabe: 16€

Trail laburra

9:45

Deskontuarekin: 10€

Deskonturik gabe: 11€