Trapagaran

Izena eman nahi dut!

2018/09/09

ETAPA 5

20120209131448-escudo_2606x3988_b-web

Bilbo Handiko Meatzaldean kokatuta egonik, Trapagaranek bere iragana ezagutzera gonbidatzen zaitu, historiak paisaia paragabea utzi baitio jarauntsian Bizkaiko paraje honi. Bisitariaren arima naturaz blaitzen da inondik ere inguru erakargarri honetan. 2003ko azaroaren 4an Monumentu Multzo izendaturiko Arboledako herri meatzarian iraganeko aztarnak antzemateaz gain, gure arbasoen legatuaz goza dezakegu.
Larrainetatik ikus ditzakegu ezkerretik eskuinera Serantes mendia, Santurtzi gainean, eta Punta Galeako (Getxo) itsas labarrak, Nerbioi ibaiaren bokaleak bi aldeak banantzen dituelarik.
Bisitariaren begi-niniak hunkituta uzteko beste leku bat da Mendibil mendiaren tontorra (562 m), handik oso argi ikus ditzakegulako Bizkaiaren orografia maldatsua osatzen duten mendiak: Pagasarri, Galdames, Ganekogorta eta Anboto bera ere bai.

Ibilbide luzea

Klikatu ibilbidearen deskripzioan mapa irekitzeko eta ibilbidearen perfila ikusteko.

21.75 km

4 anoa-postu

Traila
Martxa
MTBa

Ibilbide laburra

Klikatu ibilbidearen deskripzioan mapa irekitzeko eta ibilbidearen perfila ikusteko.

10.81 km

2 anoa-postu

Traila
Martxa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Online izen-ematea 2018/09/07a 15:00ak arte irekita dago eta inskripzio presentzialak etaparen egunean izango dira 8:00tik aurrera (dortsalak badaude).

Etaparen astea baino lehen online izena emandako parte-hartzaile bakoitzari, probako oroitzapenezko oparia emango zaio.
Parte-hartzaile bakoitzari probaren amaitzerako hornidura emango zaio.

Etaparen egunean prezioak igoko dira (dortsalak badaude): mendi-martxa luzea, trail luzea eta MTBa 25€ kostatuko dira eta mendi-martxa laburra, trail laburra eta txakur-krosa 20€.
Etaparen egunean izena emandako parte-hartzaileek ez dute oparirik jasoko.
Dortsalak etaparen egunean hartuko dira, 8:00etatik aurrera.

Serbitzuak: dutxak, maukak eta arropa-zaindegia.

Irtete eta helmuga gunea Magdalena kalean kokatuko da (Zugastietako taberna-gunea).

Gogoratu probaren egunean zure mugikor zaharra ekartzen badiguzula zure zenbakia €1 merkeagoa izango da eta Stop Sanfilippo Fundazioari lagunduko diozu.

(Ikusi Arautegiaren 7.5. atala)

Mendi-martxa luzea

9:00

Deskontuarekin: 15€

Deskonturik gabe: 16€

Mendi-martxa laburra

9:00

Deskontuarekin: 10€

Deskonturik gabe: 11€

MTBa

9:40

Deskontuarekin: 16€

Deskonturik gabe: 17€

Trail luzea

10:00

Deskontuarekin: 16€

Deskonturik gabe: 17€

Trail laburra

9:50

Deskontuarekin: 11€

Deskonturik gabe: 12€